La calidad nos importa

Kalitatea, gure ardura
Gure lurra, gure itsasoa, gure baserriak, gure portuak. Onena izan dezazun onena jasotzen dugu. Gure hornitzaileekin dugun harremana arretatsu zaintzen, kalitatea ez dadin izan kontu estetiko bat, dastatzen den kontua baizik.

Kontserbatzaileak? Ez, pasteurizatzen dugu
Ez ditugu nahi eta ez ditugu behar. Gure produktuak pasteurizaturik daude. Teknika honen bidez kontserbazioa luzatu eta eragile patogenoak murrizten ditugu: elikagaien osagai kimikoak, euren egitura fisikoa eta euren ezaugarri organoleptikoak aldatu gabe. 30 egun kolore, zapore, egitura eta usain osoarekin.

Janari osasuntsua
“Zer jan hura izan” dio gure esaera zahar batek. Antzera hitz egiten zuen Hipokrates-ek, medikuntza modernoaren aitzindari legez daukaguna. Gurea ez da fastfood, arin prestatua arin jatekoa. Ez. Gurea betiko euskal sukaldaritzan oinarrituta jana da, osagai naturalekin sukaldatua, su eztitan, goxo-goxo.

Berotu eta kito!
Modu ezberdinetan, zuretzako erosoena dena. Mikrouhin labean, lapiko edo kazolatxo batean edo poltsan bertan. Ura egosten ipini eta ur berean nahi beste poltsa berotu ditzakezu. Saboreak nahastu eta lapiko gehiago zikindu gabe. Ura berotu, poltsak sartu eta 5 minututan... jatera!

Leku arazorik ez
Gure ontziratze sistemak aukera handiak emango dizkizu. Produktua pasteurizatu eta hutsean ontziratzen dugu, ezer gutxi okupatzen duten poltsetan, 20 x 10, hain justu ere. Ez ditugu plastikozko erretilurik erabiltzen, ez, moldagarriak diren plastikozko poltsak erabiltzen ditugu. Eta harritu egingo zaitu zenbateiranoko zaporea kontzentratu daitekeen hain espazio hestuan.